Lekeitioko zinemazaleak

Lekeitioko Zinemazaleak Ikusgarri aretoa kudeatzen duen elkarte bat da. Lekeitio hiru zinema izatetik zinema gabe geratzera igaro zen 2012an. Fides Norte enpresa pribatuak kudeatzen zuen zinema ordura arte baina, zinemaren proiektorearen zaharkitzapena eta diru faltak zinema ixtera behartu zuten. Lekeitio zinemazalea izan da bere historian zehar eta horren adibide Lekeitioko Euskal Zinema Bilera dugu, baina azken aldian jendea ez zen zinemara joaten filmak atzeratuta heltzen zirelako. Izan ere, proiektorea analogikoa zen eta DCP formatua zinema guztietan zegoen funtzionamenduan. Betiko pelikula zintak desagertzen zeuden eta Fides Nortek ez zuen dirurik proiektore berria erosteko eta beraz itxi beharra izan zuen.

Egoera honek ardura handia eragin zuen Lekeitioko biztanleriaren artean eta 7 herritar izan ziren Lekeition zinemaren aldeko proiektua martxan ipini zutenak: David Madarieta, Fernando Garatea, Marian Gezuraga, Oldazne Zabala, Koldo Leniz, Andoni Bacas eta Ibon Larreategi. Bazkidetza bitartez herrian geratzen zen zinema areto bakarra zabaltzeko erabakia hartu zuten baina ez zen erreza. Izan ere, 400 bazkide behar ziren eta bazkide bakoitzak 100€ ko diru sarrera bat uztea lortu behar zuten.

Kanpaina martxan jarri zuten kalean, herritar bakoitzari azalduz zein zen proiektuaren helburua. Ekinez eginda dena da posible eta hau da adibide garbi bat. 7500 biztanle dituen herri batetan 500 bazkidetza lortzea denbora gutxian mirari bat izan zen. Udalak, proiektuak hartu zuen dimentsioa ikusirik, laguntzera sartu zen eta proiektore berria erostea lortu zuten. Gaur egun Zinemazaleen elkarteak 700 bazkide ditu eta zinema emateaz gain ekintza kulturalak ere antolatzen ditu. 10 urte igaro dira lehen pelikula proiektatu zenetik “8 apellidos Vascos” eta argi dago Lekeitiok zinemazalea izaten jarraitzen duela 7 herritar hauei esker.

Anterior
Anterior

Ikas komunitatea LEP

Siguiente
Siguiente

Zapran gagoz