Gure Zerbitzuak

Bideo Korporatiboak

Bideo korporatiboen bidez, hainbat enpresaren ikuspuntu eta balioak transmititzen espezializatu gara. Zure enpresaren irudia indartzea da gure helburua, betiere bere nortasuna mantenduz. Horretarako baliabide ezin hobeak ditugu aurrekontu estu eta kostu txikiko ikus-entzunezkoak sortzeko. Guretzat ezinbestekoa da, ekoizpena egitean, ditugun errekurtso guztiekin zure enpresaren nortasuna eta filosofia mantentzea, lehiakortasun-abantaila esanguratsuenak nabarmenduz.

Instituzio, fundazio, udal eta museoen ikus-entzunezkoak egiten esperientzia handia dugu, baita industria-enpresen fabrikazio eta instalazio prozesuak erakusten dituzten bideoak sortzen ere. Bulego, azoka, hitzaldi, webgune, DVD eta abarretan aurkeztu ahal izateko, formatu ezberdinetan entregatzen ditugu bideo ekoizpenak.

Bideo Promozionalak

Egun, produktu guztiek beharrezkoa dute marketin kanpaina bat, eta sustapen-bideoa, produktu-bideoa eta bideo-marketina funtsezko tresnak dira.

Bideoa ekoizterakoan, ditugun baliabide eta material tekniko onenak jarriko ditugu zure eskura, gidoiaren prestakuntzatik hasita, hedapena egin arte. Hauek sustapen-bideo, zinerako spot tradizional, interneterako marketin edota telebistarako iragarki eran diseinatuak egon daitezke. Horrela, gure ideia eta ikus-entzunezko lanak zure produktu edo zerbitzuarekiko interesa sorraraziko du.

Bideoklipak

Musika talde guztiek behar dute bideoklip on bat. Izan ere, zure aurkezpena da, zure irudia, zure musika plazaratzeko beharrezko gehigarria. Ez bakarrik hainbat kanaletan zabaltzeko aukera ematen dizulako, baizik eta, bideo eran ikusten den aldioro, entzun ere egiten delako.

Beraz, zure abesti berriak zabaltzeko, eman ezagutzera zure bideoklipak Youtube eta sare sozialen bitartez.

Honetaz gain, ekintza musikalentzako bideoak ekoizten ditugu, hala nola, zuzeneko emanaldiak, elkarrizketak, musika taldeen birak, sare sozialetarako bideoak, bideo promozionalak, kontzertuak…

Hartaz, gure lanak zuren taldearen edozein ikus-entzunezko beharrizan estaltzen du.

Ekintzak eta hitzaldiak

Enpresaren egoeraz jakitun mantentzeak konfiantza, hurbiltasun eta segurtasun osoa ematen die bezeroei. Ekintzaren estaldura osoa edo partziala eskaintzen dugu, eta egoera bakoitzean beharrezkoak diren giza baliabide eta materialak jarriko ditugu zure esku.

Ekintza baterako bideo bat ekoizterakoan, askotan ez da beharrezkoa izaten ekintza osorik iruditan ekoiztea, bideo laburpen batekin nahikoa izaten baita. Muntaia egoki, dinamiko eta konkretua eginez gero, bideoaren bitartez laburbiltzen dugu, bere esentzia mantenduz eta bezeroaren nahia betez. Instituzio, elkarte, klub eta norbanakoentzat ere egiten dugu lan, bai erabilera pribaturako, baita sare sozialetan zabaltzeko bada ere.

Dokumentalak

Gaur eguneko ikus-entzunezko ekipo profesionalak ditugu: HD kamerak (4K), garabia, travelling-ak, steadycam-ak eta airetik hartzeko irudietarako dron-ak.

Zure proiektuaren emaitza ezin hobea lortzeko, edizio eta postproduziorako beharrezko bitartekoak ditugu; besteak beste, animazioak, grafismoak, efektuak eta lanak behar dituen irudi zein soinu zuzenketak egiteko.

Ildo horretako hainbat proiektutan parte hartu dugu, besteak beste, Koldo San Sebastian zinegilearen hainbat lanetan, Euskaltel plataformarako “La historia vasca del mundo” eta EITBrako ekoitzitako “Dinastiak” eta “Betiko lekuetan” dokumentaletan besteak beste.


Emaitzarik hoberena ziurtatzen dizugu

Zure proiektua edozein dela ere, Traolan aparteko irtenbidea dugu zuretzat.

Idatzi edo deitu iezaguzu!