Benito Ansolaren bizitza zinemazaleari buruzko dokumentalean lanean

Argazkia: Ibon Perez

Garai hauetan Traolak eskuartean dituen lanen artean, ilusio bereziz hartutako dokumental baten ekoizpenean ari da lanean: Benito Ansola, euskal zinemaren historian ekarpen esanguratsua izan duen abade lekeitiarrari buruzko dokumentalean.

Bere zinemazaletasuna eta ikus-entzunezko sortzaile sena ardatz izango dituen dokumental honek bizitzan zehar euskal zinemari egin dion ekarpena erakutsiko du, urteetan zehar egindako lana kontatuz.

Proiektu honek Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra izango du kontakizunaren hari, eta Ansolaren bizitzan esanguratsuak izan diren tokietatik igarotzeaz gain, bere ibilbidearen testigu izan diren hainbat personak jantziko dute dokumentala.

Anterior
Anterior

Garaikur berriak emango dira aurtengo jaialdian, Sahatsa Jauregi artistak egindakoak hain zuzen.