Lekeitioko zine jaialdiak Elena Irureta eta Ane Gabaraini emango dio Euskal Zinemaren Begirada saria, euskal zinemagintzan egin duten ekarpena omentzeko asmoz.

Euskal zinemagintzari norbaitek eman badio ospea horiek gure aktoreak izan dira. Ikuspegi horretatik, Euskal Zine Bilerak urtero jartzen du bere begirada euskal ikus-entzunezkoen alorrean ekarpen berezia egin duen eragile edo pertsona batengan. Aurten, bi aktore handiren bideak berriz gurutzatu nahi ditu eta merezi duten aitortza egin eta ospatu. Hamarkada guzti hauetan, gure iruditegia osatzeko egindako ekarpena eta euskal ikus entzunezko ondarean utzitako lorratzaren gainean jarriko dugu Euskal Zinemaren Begirada. Zehazki saria Ane Gabarain Gaztelumendi(Donostia, 1963) eta Elena Irureta Azanza (Zumaia, 1955) aktoreentzat izango da. Biak bietara euskal zein Euskal Herritik kanpoko iruditegian lekua egin duten aktoreak dira.

Anterior
Anterior

46. Euskal Zine Bilerak bere irabazleak ezagutzera eman ditu

Siguiente
Siguiente

Garaikur berriak emango dira aurtengo jaialdian, Sahatsa Jauregi artistak egindakoak hain zuzen.