Kaleka

Gure sorreratik, duela 8 urte, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki jaialdian (Kaleka) izan gara bideo estalduraz arduratzen. Lekeitioko Udalak kontratatuta, urtez-urte antzezlan guztien bideoak egiteaz gain, jaialdi osoaren bideo laburpenak ere ekoizten ditugu.

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia orain dela 34 urte sortu zen, ideia 1979an sortu zuen Imanol Agirrek eta 10 urte beranduago egi bihurtu zuen Lekeitioko Udalaren laguntzaz. 34 urte hauetan asko aldatu da antzerkigintza, Lekeitio aintzindaria izan da mundu mailako antzerki esanguratsuenak ekartzen eta gaur egun herriko kaleak magiaz betetzen jarraitzen du.

Anterior
Anterior

Sentsibilizazio kanpaina

Siguiente
Siguiente

Nik hitz ematen dut