Eraso sexistarik ez

Lekeitioko Udalarentzat eraso sexisten kontrako hainbat kanpaina ekoiztu izan ditugu azken 8 urteetan zehar.

Indarkeria matxistak piramide baten itxura dauka, oinarri ikustezina daukan piramide bat. Lekeition azken urteetan hainbat eraso sexista gertatu dira: bikoteen artean eta baita familia barruan ere, biktimen artean adin txikikoak ere ikusten ditugu. Honetara heltzeko, erasotzailea piramidearen maila guztietatik pasatu behar izan da.

Indarkeria matxista, fisikoa, psikologikoa edo sexuala, gaur egungo gizarteak bizi duen gaitz larria da, emakumea izateagatik gertatzen dena. Urrunekoa dela pentsaten dugu askotan baina gure senide, lagun, ezagun, hurbilekoak ere jasaten dute.

Ekoizpen hauetan hainbat herritarrek parte hartu dute erasorik gabeko jaien alde eta martxoak 8ko egunen alde! Hauek hedapen handia lortu dute sare sozialen bidez eta Eitb.ko albistegian ere agertu izan dira.

Anterior
Anterior

Ekintza kulturalak

Siguiente
Siguiente

Aittitta Makurra laburmetraia