Euskara Lekeition

TRAOLAK KORRIKAREN ALDEKO HAINBAT BIDEO EGIN IZAN DITU BERE AZKEN 5 EDIZIOETAN ZEHAR.

Traolak Euskara du funtzezko ardatz bere ekoizpen eta argitalpenetan. Lan guztiak euskara hutsean ekoizteaz gain gure sare sozial eta argitalpenak euskaraz egiten ditugu. Euskararekiko konpromezu irmoa dugu eta Korrikaren alde egin izan dugu beti gure hastapoenetatik. Edizio bakoitzean gure hondar alea jartzen dugu Korrikako Km-a erosten eta horrez gain hainbat ekoizpen egin izan ditugu Lekeitioko AEK-rentzat, izan ere, herrian euskara bultzatzea ezinbestekoa dela ikusten dugu.

Lea-Artibai euskararen arnasgunea bada ere, azken urteetan euskararen erabilerak behera egin du. 2016an Eixu dokumentala ekoiztu genuen Lekeitioko Udalarentzat, herritarrak euskararen erabileraren beherakadaz hausnartzea zuen helburu.

Korrikaren aldeko lipdub-a izan zen guretzat erronkarik handiena, izan ere, aurreprodukzio lan handia izan zuen: herritarren partehartzea lortzeko, grabaketa eremua zehazteko orduan eta grabaketaren prestaketan. Lan honek sare sozialetatik hedapen handia lortu zuen eta telebista ezberdinetan zabaldu zen.

Euskaraldiarekin bat egiten dugu, ahobizi edo belarri prest kanpaina ezberdinak egin ditugu Lekeitioko Udalarentzat azken urteetan zehar.

Aurrerantzean ere gure konpromezu handiena jartzen jarraituko dugu euskararen aldeko ekintzetan!

Anterior
Anterior

Unai Rojo Eiguren

Siguiente
Siguiente

Turismo Lekeitio