Dokumentala

Sustrairik gabeko arbola idortu egiten da, memoria gabeko herria ere bai. Herri bat gaur egun garenok osatzen dugu, gaur batzuk, atzo beste batzuk, bihar guren ondorengoak. Baina herri bat benetan da herri bere denboraren joana zelakoa izan den ezagutzen badu. Etxeko amak, aitak, amumak, aittittak gogoratzen dutena entzuten badugu, galdetzen, barneratzen. Orduan jabetzen gara gure benetako geutasunarekin.

Hau dokumental txiki bat baino ez da, ahalegin txiki bat Amoroto herriaren memoria berreskuratzeko. Hamar herritar nagusiri esker osotzen hasi garen memoriaren puzzle zati bat. Eta batzuk ordindik ume zirela eta beste batzuk gazteak, eurek ulertu ezindako urte beltzak bizi zituzten, 1936ko gerra eta gerraostea.

Ondo gogoratzen dituzte hegakin eta metraila hotsak, ondo gogoan dute herriko alkate zen Pedro Mari Gabiola herritik atxilotuta eraman eta fusilatu egin zutela, ondo gogoratzen dute beldurra. Gerraosteko iluntasunari kemenarekin egin zion aurre Amorotok, beste herri guztien bezala eta bizia ondo sustraitutako arbola bezala, beti aurrera doala erakutsi digute gure nagusiek.

Anterior
Anterior

Naberan

Siguiente
Siguiente

Euskal Zine Bilera