Zortzitik infinitura dokumentala Donostiako Zinemaldiko “Zinemira” sailean aukeratu dute.

Argazkia: Gara egunkaria / Zortzitik infinitura dokumentalaren aurkezpena / Tabakalera

Gaur egun handia izan da Traolarentzat. “8tik Infinitura” dokumentala Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztu da.

Traola osatzen dugun lantaldea Naia Laka Arrizubieta (Zuzendaria), Xabier Villalba Badiola (Ekoizpen zuzendaria) eta Jose Ramón Millán Garcia (Editorea) pozik gaude eta Lekeitiar moduan harro, euskal kulturako jendeak Benito Ansola erreferentzia bezala ikusteagatik eta errespetatu eta miretsi izanagatik. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko Zuzendariak On Benitori egin dion agur zintzoaren lekuko zuzena izan gara.

Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Andoni Iturbe Kulturako Sailburuordeak, Jon Insausti Donostiako Kultura Zinegotziak eta Jaime Otamendi Donostiako Udaleko Kultura Zuzendariak besteak beste. Baita Carlos Juarez (El Hoyo), Idurre Cajaraville (Baleukoko) ekoizleek, Martxelo Otamendik eta beste abar luze batek. Guztiek, Benito Ansolak hainbat hamarkadatan euskal ikus-entzunezkoen alde egindako lan garrantzitsua aitortu dute. Gaurkoa egun handia izan da guretzat eta Tabakaleran bizi izandakoak erakusten digu Benito Ansolaren irudia aldarrikatzeko dokumental hau egitearekin asmatu egin dugula..

Zortzitik infinitura dokumentalaren fotograma / Imanol Uribe eta On Benito Ansola / Lekeitioko portuan

“Zortzitik infinitura” dokumentalaren sinopsia.

Benito Ansola zinemagilearen bizitza ibilbide hartuta eta Miren Agur Meabe idazlea bidelagun ditugula, euskal zinemagintzaren historian barrena bidaiatuko dugu, bai euskal zinema eta bai euskarazko zinema erein zirenetik gaur egun bizi duten loraldiraino. Miren Agur Meabe ez da bakarrik izango ordea. Bidaia honetan, luxuzko laguntzaileak izango ditugu. Euskal zinemagintzaren bilakaeraren lekuko eta protagonista izan diren hainbat zinemagile euskaldun arrakastatsu izango ditugu kontalari.


Siguiente
Siguiente

46. Euskal Zine Bilerak bere irabazleak ezagutzera eman ditu