Gure Zerbitzuak

  • Bideo korporatiboen bidez, hainbat enpresaren ikuspuntu eta balioak transmititzen espezializatu gara. Zure enpresaren irudia indartzea da gure helburua, betiere duen nortasuna mantenduz.

  • Musika talde guztiek behar dute klip on bat. Izan ere, zure aurkezpena da, zure irudia, zure musika plazaratzeko beharrezko gehigarria. Ez bakarrik hainbat kanaletan zabaltzeko aukera ematen dizulako, baizik eta, bideo eran ikusten den aldioro, entzun ere egiten delako.

  • Bezeroak enpresaren egoeraz jakitun mantentzeak, konfiantza, hurbiltasun eta segurtasun osoa ematen die. Ekintzaren estaldura osoa edo partziala eskaintzen dugu , eta egoera bakoitzean beharrezkoak diren giza errekurtso eta materialak jarriko ditugu zure esku.

  • Gaur errodaje-ekipo profesional berrienak ditugu: HD kamerak (4K), garabia, travelling-ak, steadycam-ak eta airetik hartzeko irudietarako drone-ak. Zure proiektuaren emaitza ezin hobea lortzeko, edizio eta postproduziorako beharrezko bitartekoak ditugu; besteak beste, animazioak, grafismoak, efektuak eta behar duten irudien zuzenketak egiteko.

Gehiago Traola-ri buruz

Begiratu gure portfolio profesional zabala. Bertan, hainbat gai eta arlotako lan inspiratzaileak aurkituko dituzu, gure bezeroen behar espezifikoetara beti bikain egokitzen direnak.

BISITATU GURE PORTFOLIOA

Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan